XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKASKETETARAKO IZAERA BEREZIKO DIRULAGUNTZAK, 1993-1994 IKASTURTERAKO LANKIDETZA BEKAK IZENEKOAK, KONBOKATZEN DITUEN AGINDUAREN ERASKINA

OINARRI-ARAUAK

1. oinarri-araua.-

Ondoren aipatzen diren beharkizunak betetzen dituzen ikasleek eskatu ahal izango dute Lankidetza-Beka, esleipen berriko erregimenpean.

a) Administrazio egoitza Euskal Autonomi Elkartean izatea.

b) Lizentziatu, injeniari edo arkitektu titulurik ez izatea edo titulu horiek eskuratzeko behar diren legezko beharkizunak ez izatea.

c) 1993-94 ikasturtean titulu ofiziala lortzeko ikasketen bigarren zikloko azken kurtsoan matrikulatuta egotea Unibertsitateko irakastetxeetan.

2. oinarri-araua.-

350.000 PTAkoa izango da bekaren guztizko dirukopurua.

Irakaskuntza zerbitzuak eskeintzeagatik dauden prezio publikorik ez dute ordaindu behar izango onuradunek; izan ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ordainduko diezkiete diruok unibertsitateei.

3. oinarri-araua. -

Ikasturte batean behin bakarrik eskatu ahal izango da beka hori.

1993-94 ikasturtean unibertsitate mailako ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk burutzeko izaera orokorreko beketarako deia egiteari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aginduz deia egindako beka eta dirulaguntzekin bakarrik izango dira elkargarriak.

4. oinarri-araua. -

Lankidetza-bekaz baliatu ahal izateko, ikasleek, 1. oinarri-arauan adierazitako beharkizunez gain, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean ikaslea matrikulatuta dagoeneko ikasturtearen aurretiko guztiak gaindituta izatea.

Ondorio horietarako, kredituka eratutako planak izan daitezenean, beharkizun hori gainditutakotzat joko zaie lehenengo zikloa eginda eta bigarren zikloko kredituen %50a gaindituta duten ikasle guztiei; Medikuntzako ikasleek, ordea %66a izan beharko dute eginda.

b) Aurreko lerroaldian aipatzen diren ikasturteetan, bataz-besteko kalifikazio lez, ondoren aipatzen diren bataz-besteko notak aterata izatea:

6,00 puntu, Goi-mailako Teknika Eskolako, Flota Zibileko eta Informatikako ikasleentzat.

8,00 puntu, gainerako ikasleentzat.

Irakasgaietan lortutako kalifikazioen baloraketa, ondoren azaltzen den baliokidetasun taularen arabera burutuko da: